CREA | Africa en Positivo | Nº14
  • Acércate al continente desconocido!
  • #14

    2014ko

    Hurbil zaitez Afrikara, deskubritzeke dagoen kontinente oso batera.

    Mendebaldeko herrialdeetako pertsona gehienek ezer gutxi dakite Saharaz hegoaldeko Afrikari buruz. Gainera, ditugun informazio-iturri eskasak Afrikatik kanpokoak direnez, irudi desitxuratu samarra heltzen zaigu.

    África en positivo topikoetatik haratago joan nahi duen hileroko buletina da, modu positiboan Afrikako benetako irudia eskainiko dizuna. Aniztasun etniko, kultural, paisajistiko… aberatsa duen kontinente bat ezagutzera eman nahi dizugu. Enigmez, sentsazioez nahiz txoko magikoez beteriko leku horretan murgilduko gara askatasuna, natura eta emozioak gogora ekartzen dizkiguten kontinentea ezagutzeko. Azkenik, beste gauza bat ere helarazi nahi dizugu: bertakoen irribarre zabala.

  • Bizi-kalitatearen hobekuntza Saharako herrietan
  • ESKUALDE BAT

    Borkou

    Txadeko Errepublika 22 eskualdetan antolatuta dago; horietako bat da Borkou, Faya-Largeau hiriburu duena.

    2008ko otsailaren 19an eratu zen eskualde hori, garai bateko Borkou-Ennedi-Tibesti zatitu zenean.

    Trantsizio eremua da Borkou, Saharako basamortu lehorraren eta erdialdeko lur emankorren artean.

    Iparraldean, Toubouak bizi dira, baita berbere nomadak eta arabiarrak ere.

    Klima aldaketari dagokionez, eskualde ahultzat hartzen da, eta desertifikazioak neurririk gabeko eragin kaltegarriak ditu bertako ekonomiaren gainean.

    Borkou BORKOU

    Afrikako Batasuneko aurreneko emakume presidentea da.

  • INFORMAZIOA

    Gouro, Txad

    Gouro herrian, Txadeko iparraldean (N´Djamena hiriburutik 1.200 km-ra) eta Saharako desertu bete-betean, 5.400 biztanle nomada bizi dira akuifero batean kokatutako oasian.

    Bertako biztanleen egunerokotasuna zailtzen duten bi fenomeno ematen dira: laborantzako guneen galera, dunak aurrera egitearen ondorioz; eta lurzoruen gazitzea.

    Beraz, aurkako ingurune oldarkorrari egin behar

    diote biztanleek aurre, nola euren bizimodua hala garapen produktiboa zailtzen dituena.

    Saharak etengabe aurrera egitearekin batera, milaka herri mehatxatzen ditu (horietako bat da Gouro), eta bertako biztanleak emigratzea baino besterik ez dute.

    Euren lur eta etxeak desertifikazioaren mehatxupean daude, eta are zailagoa da egoera hori emakumeentzat.

    Gouro, Txad Txad GOURO TXAD

    "Lehenago ahuntzak eta gameluak bazkatzen zuten tokian, orain ez dago area baino besterik".

  • NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

    Desertifikazioaren

    UNCCD konbentzioak honela definitzen du desertifikazioa: eremu arido, erdiarido eta subheze sikuetan dauden lurren degradazioa, klima aldaketaren eta giza-jardueraren ondorioz.

    UNESCOren arabera, 1997 eta 2020 artean, 60 milioi pertsona lekualdatuko dira Saharaz hegoaldeko eremu desertikoetatik Afrikako Iparraldera eta kontinente europarrera.

    Desertifikazioa geldiarazteko esperientzia pilotua.
    Ingurumena babesteko eta berreskuratzeko esku-hartze estrategiak erabiltzea.

    Nekazaritzako esperientzia pilotua.
    Nekazari taldeei prestakuntza ematea, dela elikadura-segurtasuna, dela nekazaritzako ekoizpen iraunkorra bermatzeko. Prestakuntza honako alor hauetara bideratzen da: materia organikoaren erabilera; baliabide hidrikoen kudeaketa arrazoizko eta kolektiboa; izurriteei aurre egitea; lurzoruaren berreskurapena; desertifikazioari aurka egiteko estrategiak.

    NAZIOARTEKO ELKARTASUNA NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

    Ingurumen iraunkortasunerako trebakuntza.

  • NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

    Ahalduntzea

    Lurzoruaren emankortasun urriagoaren eta higaduraren ondorioz, ahuldu egiten dira bai nekazaritzako ekoizpena, bai diru-iturri osagarriak.

    Gainera, familia batek ezinezkoa duenean bere ekoizpen estrategia tradizionalekin bizirautea, gazteek –gizonezkoak, batik bat– aldi baterako edo behin betiko emigratzen dute.

    Hortaz, atzean geratzen direnek, bereziki emakumeek, egoera oso zailei egin behar diete aurre, tradizioz gizonek egiten zituzten zereginak hartu behar dituztelako euren gain.

    Emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak garatu dira, diagnosi parte-hartzailearen bidez. Era berean, hezkuntza-zerbitzu publiko eta doakoa abiarazi da ahalduntzea lortzeko, eta Gouron oinarrizko osasun-arreta eskaintzen da.

    NAZIOARTEKO ELKARTASUNA NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

    Senegalgo lehen ministro berria.

  • GAUR EGUN

    Vitoria-Gasteiz

    2014ko martxoan, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Nazioarteko Elkartasuna - Solidadaridad Internacional NE-SI erakundeak, AWORNGA tokiko elkartearekin batera, Gouroko komunitatera (Txad) bidali zuten materialez eta ekipamenduz beteriko konboia. Horri esker, ondoko hiru jarduera-arloak hornituko dira: osasuna, hezkuntza eta ingurumena.

    • Materialak eta ekipamendua; nekazaritzako ekoizpenak hobetu eta dibertsifikatu ez ezik, ingurumen-agenteen eta desertifikazioaren aurkako babesa ere emateko.
    • Eskola-materiala, bai irakasleentzat bai ikasleentzat.
    • Material sanitarioa, herriko anbulatorioan ematen den estaldura medikoa hobetzeko.

    Vitoria-Gasteiz VITORIA-GASTEIZ

    Gouroko biztanleei babesa ematea.

  • GASTRONOMIA

    SEGA WAT

    OSAGAIAK

    • Axuri-hanka 1
    • 2 tipula
    • Oliba-olioa
    • Kaiena
    • Piperrautsa
    • Piperbeltza
    • Jengibrea
    • Limoi-zukua

    PRESTAKETA

    1 Fin-fin ebakitako tipula gorritu zartagin batean, olio gutxirekin; eragin, erre ez dadin.

    2 Sutik kendu eta erantsi olio zorrotada bat, koilaratxo 1/2 kaiena, koilaratxo 1 piperrauts, koilaratxo 1/2 piperbeltz, koilaratxo 1/4 jengibre eta ur-kikara bat; nahastu ondo tipularekin.

    3 Ebaki axurikia zati txikitan, eta erantsi kikara 1/4 limoi-zuku; nahastu eta pausatzen utzi 10 minutuz.

    4 Nahastu oilaskoa eta tipula, erantsi ura, eta su motelean sukaldatu, haragia erregosi arte.

    SEGA WAT SEGA WAT

    Etiopia.

  • AFRIKAKO LEKU BAT

    Ouniangako lakuak

    Ouniangako lakuak Txadeko ipar-ekialdean daude, Saharako basamortu bete-betean, eta UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zituen 2012an.

    Lakuak Ennediko eskualdean kokatzen dira, muturreko lehortasuna duen Saharako basamortu beroan; izugarri ederrak dira, euren forma, tamaina eta konposizio kimikoen ondoriozko aniztasun kromatikoagatik.

    Duela 5000 eta 15000 urte artean, arroan zegoen laku handiago baten aztarnak dira.

    Guztira 62.900 hektareako azaleran, 18 laku daude elkarren artean lotuta ur gazikaraz, hipergazikaraz eta gezaz osatutako sarean. Anitzak izaki, fauna akuatikoa dute ur gezetan, bai eta ur hipergazikaretan bizi diren algak eta mikroorganismoak ere.

    Ouniangako lakuak OUNIANGAKO LAKUAK

    Gizadiaren ondarea.

  • ARTEA

    Paulina Chiziane

    Paulina Chizianen literaturan, emakume afrikarren barne gatazka aurkezten da: batetik, tradizio zapaltzaileak, bestetik, mundu modernoa.

    Pualina Chiziane 1955an jaio zen Manjacaze hirian (Mozambike).

    Maputoko auzo pobreetan hazi zen, eta eskolan ikasi zuen portugesa, bere lehen hizkuntza chopea baitzen.

    Eduardo Mondlane Unibertsitatean egin zituen ikasketak; halere, Mozambikek independentzia eskuratu eta ondorengo gerra zibilaren ondorioz, ezin izan zituen bukatu.

    Idazmenarekiko sentikortasun handia zuelarik, 1984an, Balada de Amor ao Vento ipuin-liburua argitaratu zuen, eta jarduera literarioari ekin zion.

    Bere liburuetan, emakumeek tradizio historikoei aurre egin behar diete, hala nola, poligamiari eta mendekotasun egoera inplizituei.

    Hauek dira bere obra nagusienak:

    • Balada de Amor ao Vento
    • Vientos del Apocalipsis
    • El séptimo juramento
    • Niketche: una historia de poligamia.

    Paulina Chiziane PAULINA CHIZANE

    Emakume afrikarra tradizioaren aurrean.

ESKUALDE BAT

Borkou

Txadeko Errepublika 22 eskualdetan antolatuta dago; horietako bat da Borkou, Faya-Largeau hiriburu duena.

2008ko otsailaren 19an eratu zen eskualde hori, garai bateko Borkou-Ennedi-Tibesti zatitu zenean.

Trantsizio eremua da Borkou, Saharako basamortu lehorraren eta erdialdeko lur emankorren artean.

Iparraldean, Toubouak bizi dira, baita berbere nomadak eta arabiarrak ere.

Klima aldaketari dagokionez, eskualde ahultzat hartzen da, eta desertifikazioak neurririk gabeko eragin kaltegarriak ditu bertako ekonomiaren gainean.

Borkou BORKOU

Afrikako Batasuneko aurreneko emakume presidentea da.

INFORMAZIOA

Gouro, Txad

Gouro herrian, Txadeko iparraldean (N´Djamena hiriburutik 1.200 km-ra) eta Saharako desertu bete-betean, 5.400 biztanle nomada bizi dira akuifero batean kokatutako oasian.

Bertako biztanleen egunerokotasuna zailtzen duten bi fenomeno ematen dira: laborantzako guneen galera, dunak aurrera egitearen ondorioz; eta lurzoruen gazitzea.

Beraz, aurkako ingurune oldarkorrari egin behar

diote biztanleek aurre, nola euren bizimodua hala garapen produktiboa zailtzen dituena.

Saharak etengabe aurrera egitearekin batera, milaka herri mehatxatzen ditu (horietako bat da Gouro), eta bertako biztanleak emigratzea baino besterik ez dute.

Euren lur eta etxeak desertifikazioaren mehatxupean daude, eta are zailagoa da egoera hori emakumeentzat.

Gouro, Txad Txad GOURO TXAD

"Lehenago ahuntzak eta gameluak bazkatzen zuten tokian, orain ez dago area baino besterik".

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

Desertifikazioaren

UNCCD konbentzioak honela definitzen du desertifikazioa: eremu arido, erdiarido eta subheze sikuetan dauden lurren degradazioa, klima aldaketaren eta giza-jardueraren ondorioz.

UNESCOren arabera, 1997 eta 2020 artean, 60 milioi pertsona lekualdatuko dira Saharaz hegoaldeko eremu desertikoetatik Afrikako Iparraldera eta kontinente europarrera.

Desertifikazioa geldiarazteko esperientzia pilotua.
Ingurumena babesteko eta berreskuratzeko esku-hartze estrategiak erabiltzea.

Nekazaritzako esperientzia pilotua.
Nekazari taldeei prestakuntza ematea, dela elikadura-segurtasuna, dela nekazaritzako ekoizpen iraunkorra bermatzeko. Prestakuntza honako alor hauetara bideratzen da: materia organikoaren erabilera; baliabide hidrikoen kudeaketa arrazoizko eta kolektiboa; izurriteei aurre egitea; lurzoruaren berreskurapena; desertifikazioari aurka egiteko estrategiak.

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

Ingurumen iraunkortasunerako trebakuntza.

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

Ahalduntzea

Lurzoruaren emankortasun urriagoaren eta higaduraren ondorioz, ahuldu egiten dira bai nekazaritzako ekoizpena, bai diru-iturri osagarriak.

Gainera, familia batek ezinezkoa duenean bere ekoizpen estrategia tradizionalekin bizirautea, gazteek –gizonezkoak, batik bat– aldi baterako edo behin betiko emigratzen dute.

Hortaz, atzean geratzen direnek, bereziki emakumeek, egoera oso zailei egin behar diete aurre, tradizioz gizonek egiten zituzten zereginak hartu behar dituztelako euren gain.

Emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak garatu dira, diagnosi parte-hartzailearen bidez. Era berean, hezkuntza-zerbitzu publiko eta doakoa abiarazi da ahalduntzea lortzeko, eta Gouron oinarrizko osasun-arreta eskaintzen da.

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA NAZIOARTEKO ELKARTASUNA

Senegalgo lehen ministro berria.

GAUR EGUN

Vitoria-Gasteiz

2014ko martxoan, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Nazioarteko Elkartasuna - Solidadaridad Internacional NE-SI erakundeak, AWORNGA tokiko elkartearekin batera, Gouroko komunitatera (Txad) bidali zuten materialez eta ekipamenduz beteriko konboia. Horri esker, ondoko hiru jarduera-arloak hornituko dira: osasuna, hezkuntza eta ingurumena.

  • Materialak eta ekipamendua; nekazaritzako ekoizpenak hobetu eta dibertsifikatu ez ezik, ingurumen-agenteen eta desertifikazioaren aurkako babesa ere emateko.
  • Eskola-materiala, bai irakasleentzat bai ikasleentzat.
  • Material sanitarioa, herriko anbulatorioan ematen den estaldura medikoa hobetzeko.

Vitoria-Gasteiz VITORIA-GASTEIZ

Gouroko biztanleei babesa ematea.

GASTRONOMIA

SEGA WAT

OSAGAIAK

  • Axuri-hanka 1
  • 2 tipula
  • Oliba-olioa
  • Kaiena
  • Piperrautsa
  • Piperbeltza
  • Jengibrea
  • Limoi-zukua

PRESTAKETA

1 Fin-fin ebakitako tipula gorritu zartagin batean, olio gutxirekin; eragin, erre ez dadin.

2 Sutik kendu eta erantsi olio zorrotada bat, koilaratxo 1/2 kaiena, koilaratxo 1 piperrauts, koilaratxo 1/2 piperbeltz, koilaratxo 1/4 jengibre eta ur-kikara bat; nahastu ondo tipularekin.

3 Ebaki axurikia zati txikitan, eta erantsi kikara 1/4 limoi-zuku; nahastu eta pausatzen utzi 10 minutuz.

4 Nahastu oilaskoa eta tipula, erantsi ura, eta su motelean sukaldatu, haragia erregosi arte.

SEGA WAT SEGA WAT

Etiopia.

AFRIKAKO LEKU BAT

Ouniangako lakuak

Ouniangako lakuak Txadeko ipar-ekialdean daude, Saharako basamortu bete-betean, eta UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zituen 2012an.

Lakuak Ennediko eskualdean kokatzen dira, muturreko lehortasuna duen Saharako basamortu beroan; izugarri ederrak dira, euren forma, tamaina eta konposizio kimikoen ondoriozko aniztasun kromatikoagatik.

Duela 5000 eta 15000 urte artean, arroan zegoen laku handiago baten aztarnak dira.

Guztira 62.900 hektareako azaleran, 18 laku daude elkarren artean lotuta ur gazikaraz, hipergazikaraz eta gezaz osatutako sarean. Anitzak izaki, fauna akuatikoa dute ur gezetan, bai eta ur hipergazikaretan bizi diren algak eta mikroorganismoak ere.

Ouniangako lakuak OUNIANGAKO LAKUAK

Gizadiaren ondarea.

ARTEA