ESKUALDEA ETA HERRIALDEA

Kébémer, Louga eta Linguére

Lougako eskualdeak hiru departamentu ditu: Kébémer, Louga eta Linguére.

Herrialdearen ipar-mendebaldean dago Lougako eskualdea. Bertako hiriburua, Louga, eskualdearen ipar-mendebaldean kokatzen da, kostalde atlantikotik 50 km-ra.

Bizkaiko Foru Aldundiari esker, Nazioarteko Elkartasunak desertifikazioaren aurka eta giza- eta ingurumen-garapenaren alde lanean dihardu, besteak beste, Ndandé, Thiep, Djoukoul, Ngourane, Bandegne eta

Thiolom landa-komunitatetan, eskualdearen hegoaldean dagoen Kébémerreko departamentuan.

Bertan bi eremu bereizten dira:

  • Niayes eremua (Dakarretik Saint Louisera doan zerrenda atlantikoa), duna eta arroez osatutako paisaiekin.

  • “Bassin arachidier” eremua, Kakahuetearen Harana izenaz ere ezaguna. Kakahuetearen ekoizpen- eta salmenta-gunerik nagusienetako bat izateaz gain, lurrazpiko potentzial hidriko oso garrantzitsua du ordezko zein ohiko laboreak landatzeko.

Kébémer, Louga eta Linguére Giza- eta ingurumen-garapena.

LEKUKOTASUNA

Nogaye Gueye

Alfabetizazio-ikastaroaren bidez, mundura zabaldu gara; eta gure osasuna nahiz gure seme-alabena asko hobetu dira.

Nogaye Gueye Ndiaye da nire izena. 24 urte ditut. Ezkonduta nago eta 2 seme-alaben ama naiz. Massar Diop herrian bizi naiz, Lougako eskualdean, Kébémerreko departamentuan, Thiolom Fall udalerrian. Woloferazko alfabetizazio funtzionaleko ikastaroan parte hartu dut 6 hilabetez. FADEC/NE elkarteak ikastaroa eskaini zigun, bertoko emakumeen elkarteko presidenteak egindako kudeaketaren fruitu.

Alfabetizazio-ikastaroari esker mundu modernora zabaldu gara, bereziki komunikazioaren alorrera; orain, guk geuk egin eta jaso ditzakegu gure telefono deiak.

Bestalde, idazten eta zenbatzen ikasi dugu, eta hori oso lagungarria da gure egunerokotasunerako. Higienearen eta osasunaren artean lotura zuzena ere badagoela ikasi genuen.

Sexu-transmisioko gaixotasunik garrantzitsuenak ezagutzen ditugu, baita horiek transmititzeko modua ere. Ihesari eta bere transmisio-moduei buruzko gauza ugari erakutsi zizkiguten ikastaroan. Gaixotasuna saihesteko zer egin ere badakigu. Gaur egun, gainera, medikuntzaren proiekzioari esker badakigu haurdun eta infektatuta dagoen emakume batek bere haurra babes dezakeela gaixotasunaren aurrean, baldintza jakin batzuk jarraituz gero.

Horrez gain, ikastaro berean emakumeok batera egon garela aprobetxatuz, guk geuk sortu dugu elkarren artean laguntzeko funtsa, hileroko ekarpenetan oinarritua.

Nogaye Gueye NOGAYE GUEYE

Emakumeak ahalduntzeko alfabetizazioa.

LORPENAK

Pertsona gehiago eskubideekin

Bizkaiko Foru Aldundiari esker emaitza hauek lortu ditugu:

  • 180 emakumeren alfabetizazioa.
  • 16,3 km-ko ur-sare komunitarioa, Palléne eta Ndiagne herrietan. Putzu batek hornitzen du sarea, eta ur-biltegi goratu baten bidez banatu egiten da.
  • Ur-sarea kudeatzeko batzorde komunitarioa.
  • Nekazaritzako lurrak babestu egin dira, 42 hektarea basoberritu baitira 30.000 zuhaitz-landarerekin.
  • 3 oilasko-granja, zerealak eraldatzeko 2 errota, zerealei azala kentzeko 2 makina, kakahuete orea egiteko makina, kafea eta kakahuetea txigortzeko gailua, eta irrati komunitarioa.
  • Hegazti-produkzio tekniken inguruko prestakuntza emakumeentzat.
  • Ongarri organikoak egiteko tekniken inguruko prestakuntza.
  • Eraldaketa-unitateen kudeaketa administratibo eta finantzarioa.
  • Lurzoruak babestu, leheneratu eta birsortzea modu natural eta lagunduan.
  • Ingurumenak, desertifikazioaren aurkako borrokak eta nekazaritzako lurzoruak berreskuratzeak duten garrantziaz ohartzea.

Bere lekukotasunaren bidez, Palléneko buruzagi Mbaye Fallek kontatu digu nolakoa zen aurreko egoera eta nola proiektuak hobekuntza nabarmenak ekarri dituen herritarren bizimodura.

Crea Afrika: Zer aldatu du proiektuak zuen bizimoduan?

Mbaye Fall: Ahalegin kolektibo handia egin ondoren, azkenik, ur-hornidurako sarea dugu...

Irakurri gehiago
Nogaye Gueye Giza-eskubideak, edateko ura, tokiko garapena, eta genero-berdintasuna

JARDUERA

Basoberritze +, desertifikazio -

Giza- eta ingurumen-garapena, genero-berdintasunaren ikuspegiarekin.

Senegalgo Giza Garapenaren Indizea 0,464koa da; sailkapenaren 155. lekuan dago, 187 herrialderen artean. Bertako alfabetismo tasa %58,2koa da, %67,1 emakumeak dira, eta populazioa gaztea da batik bat: %55ek 18 urte baino gutxiago ditu.

Proiektua 6 landa-komunitatetara bideratuta dago, non gutxi gorabehera 109.107 biztanle baitaude.

Populazioa 331 herri eta 100 biztanle baino gutxiagoko herrixkatan banatzen da.

Komunitateek elikaduraren segurtasunerako eta ingurumen osasuntsurako eskubidea edukitzea da gure lanaren xedea, tokiko garapen integratuaren eta genero-ekitatearen ikuspuntutik.

Ezagut itzazu proiektuaren lan-ildo estrategikoak....

Irakurri gehiago
BASOBERRITZEA BASOBERRITZEA

42 hektarea basoberritu dira 30.000 zuhaitz-landarerekin.

INGURUMENA

Lur emankorragoak

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin nekazaritzako ekoizpena bermatu da komunitateetan

Proiektuak, halaber, erosio eolikoaren aurkako prozesu luzeari mesede egiten dio, Niayes eremuko −bertan ari gara lanean− fenomeno nabarmena da-eta.

Itsasoko haizeen eraginez dunak mugitu eta dunen artean kokatutako ortuen perimetroak kaltetzen dira. Senegalen, baratzezaintzako ekoizpenaren %80 baino gehiago Niayesetik datorrela jotzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, 42 hektareako 5 perimetro babestu egin ditugu 30.000 zuhaitz-landarerekin.

42 hektarea horiek gehitu egin zaizkie Eusko Jaurlaritzari esker finkatu genituen 400 duna-hektareei. Hala, arro hidrikoak babestu ez ezik, basamortuak aurrera egitea ere eragotzi zen eta baratzezaintzako ekoizpena hobetu.

Derecho al medio ambiente. Nekazaritzako lurzoruak berreskuratu dira eta desertifikazioaren aurrean babestu.

AFRIKAKO LEKU BAT

Lompoul

Basamortu txiki eta ezin ederra, Ozeano Atlantikotik 5 km-ra.

Lompouleko basamortu txikiak 18 km2 ditu eta Saint-Louisetik (Senegal) hegoaldera kokatuta dago, 145 km-ra.

Laranja koloreko dunak ditu ezaugarri; eta haren paisaiak Sahararekin edo Mauritaniarekin antz handiagoa du, Senegal inguruko kostalde handiarekin baino.

Herrixka da Lompoul, etxe gutxi batzuk ditu, meskita eta ahuntz asko; hori guztia duna, eukalipto eta akaziez inguratuta.

Leku berezia da, basamortuan eta arez inguratua dagoen arren, itsasoaren usain gozoa arnas daitekeelako. Izan ere, dunen eta eukalipto-zelaien artetik 5 kilometro ibili ondoren, Ozeano Atlantikoa izango duzu aurrez aurre.

LOMPOUL LOMPOUL

Laranja koloreko dunak eta itsaso usaina dituen basamortua.

ARTEA

Youssou N’Dour

Youssou N’Dour Senegalgo Kultura eta Turismoko ministro izendatu zuten 2012an.

Nazioartean ospetsua den abeslari eta musikagile Youssou N’Dour 1959ko urriaren 1ean jaio zen Dakarren.

Gazte-gaztetatik dihardu: 12 urte zituela bihurtu zen ospetsu, Mbalax −Senegalgo musika herrikoia, griot edo kontu-kontalarietatik sortutako estiloa− eta 40ko eta 50eko hamarkadetan Afrikara berriz itzulitako karibetarren erritmo afrokubatarrak uztartzeagatik.

Youssouk betidanik izan du konpromiso sendoa gizartearekin. NBEn eta UNICEFen jardun izan da, eta, 1985ean, Nelson Mandela askatzearen aldeko kontzertua antolatu zuen.

Xippi grabazio estudiotik eta Jololi diskoetxetik, Senegalgo musika herrikoia munduko txoko guztietara zabaldu du N’Dourrek. Era berean, 2013an, musikaren Nobel saria jaso zuen.

YOUSSOU N'DOUR YOUSSOU N'DOUR

Gizartearekin konpromiso sendoa duen artista.